Albisteak

 

Orozkoko Udalak Bizkaiko Aldundiak kudeatzen dituen herriko mendietako 45 hektarea hostotsuen basoekin berregituratzea lortu du, landatu den %90a. Berregituraketa honekin hazkunde motelagoa daukaten bertoko espezien landaketa bultzatu da. Katxabazo-Larraluze, Gorbeiako Parkearen barnean, egin da landaketa hau ohiko koniferak mendi publikoaren %5ean bakarrik landatuz.

Josu San Pedro, Orozkoko alkateak esan du "Basoa modu natural bat jarraituz birsortuko da landaketa berriak egin gabe. Modu zuzenean hazi behar du bakarrik eta horretarako konifera batzuk landatu dira leku ezberdinetan bertoko landareak haz ditzaten. Espezie ezberdinak landatuz euren arteko lehiaketa bultzatzen da bertoko landareak hazteko". Alkateak azaldu du ere "bazkalekuetan zuzenean bertoko landareak landatu dira distantzia on batera".

Orozkoko gobernu lokalak esan du "gure mendi publikoetan jarraitu behar den politika aldatu behar dugu dibertsitatearen aldeko apostua emanez bertoko landareen hazkundea bulktzatzeko". Aldaketa hauekin haritza, menojo-haritza eta gorosti bezalako bertoko landareen hazkundea lortuko da. Alkatearen ustetan "especien oreka lortuko dugu Agenda 21eko helburuak jarraituz".