Albisteak

 

Gorbeia, 2016ko apirilaren 6a_ Orozkoko Ubixeta Dantza Taldeak antolatuta, Agintzari Dantza Taldearen, Orozkoko Museoaren eta Udalaren laguntzarekin, datorren asteburuan III Euskal Dantza Astea ailegatuko da Gorbeiako udalerri honetara. Güeñes, Amurrio, Zalla, Laudio, Balmaseda eta Karrantzatik etorritako taldeek Orozkokoarekin bat egingo dute, musika, kolore eta dantzaz betetzeko herriko kaleak eta Zubiaur plaza, festaren bihotza. Guztira, 250 dantzari elkartuko dira hirugarren edizio honetan.

Hori guztia, datorren larunbat eta igandean, apirilaren 9 eta 10ean, izango da. Lehenago, giroa berotzeko asmoarekin, aste osoan zehar Orozkoko Museoak Euskal Jantzien erakusketa hartzen du. Basauriko Agintzari Dantza Taldeak antolatuta, erakusten dira ezkontzako soinekoak, ezkongaienak eta gonbidatuenak, eta baita osagarriak ere.

 Egitaraua ikusi (PDF 308KB)