Albisteak

 

Orozkoko Udalak herriko zenbait azpiegitura eta zerbitzuak berriztuko ditu 2015eko kontuen emaitza positiboekin. Udalak 386.480,55€ aurreztu ditu eta diruzaintza soberakinean gordeko ditu. Diru kopuru hau 2014ean lorturako aurrezpenarekin bilduko da 745.458,01€ko aurrezpen osoa lortuz. Egindako informen arabera ez dago inolako arazorik 389.600€ko kreditu aldakuntza egitea diruzaintza soberakinean, beraz Orozkoko Osoko Bilkurak aldakuntza hau aprobatu du zenbait ekimen aurrera eraman ahal izateko.

Alde batetik, hurrengo hilabeteetan Udalak zenbait lehiaketa publiko aurrera eramango ditu. Eskatuko dena oraingo zerbitzuak hobetuko ditu, beraz 65.000€ko partida aprobatu da hobekuntza horiek suposatuko dituzten igoerei aurrera egin ahal izateko. Beste ekimen bat herrian dauden 3 basabideen homologazioa eta berrikuntza izango da, horretarako 15.600€ inbertituko ditu.
 
Bestalde, futbol zelaiko soropila konponduko da. Orain dela 18 urte jarri zen aurtengo zelaia eta teknikarien aburuz urte gehiagi dira. Gainera, Udalak zenbait informe teknikoak jaso ditu eta Bizkaiko Futbol Federazioaren jakinarazpen bat zelaiaren egoera txarrak kirolarietan lesioak eragin dezakeelako. Honetarako 150.000€ inbertituko ditu.

Udalak auzoen berrikuntzekin jarraituko du hurrengo hilabeteetan. Lan hauek egiteko urtero 80.000 eta 86.000€ bitarteko partida inbertitzen da, baina Udalkutxaren banaketaren proportzia jarraituz aurten 64.000€ko inbertituko dira auzoetan obra ezberdinak egiteko.
 
Lortutako aurrezpena ere Zubiaur Eraikuntzak enpresaren zorra gutxitzeko izango da. Aurten 104.000€ko jarriko dira zorra murrizteko, pisu bat saldu delako eta aurretik aurrekontuetan 150.000€ erreserbatu zirelako zor hau gutxitzeko.