Albisteak

 

Orozkoko Museoak 1.102 bisitari jaso ditu aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan, urtarriletik martxora, iaz baino %13 bisitari gehiago. Martxoan jaso zen bisitari kopuru gehiena (434), urtarrilean 410 eta otsailean 258. Turisten %66a Euskaditik etorritakoan izan ziren eta gure mugetatik kanpo etorritako gehienek Madriletik, Gazte ata Leonetik eta Balentziatik etorri ziren.

Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukotasun desberdinak batzen ditu. Ikuspegi desberdinak jorratzen ditu, horrela egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutzeko aukera ematen digularik. Museoak proposamen interaktiboak, partehartzea bultzatzen dutenak egiten ditu, eta informaziozko zein ikus-entzunezko bitartekoak erabiliz bisitariari bisita ludiko eta hezigarriak eskaintzen dizkio. Halaber, igorri nahi den mezua ez da bere edukira mugatu nahi, aitzitik, bisitaldiak jarraipena izan dezan nahi da erakusketa honekin zerikusia duten lekuak bisitatzea proposatuz. Eskaintzen artean, eta batez ere, Gorbeiako Parke Naturalarekin lotura dutenak sartzen dira.