Albisteak

 
Orozkoko Udalak ekimen ezberdinak martxan jarri ditu azken urteetan zehar herrian bertsolaritzaren aldeko zaletasuna bultzatzeko. Azken bi hamarkadetan eskolarekin batera astean zehar zenbait ordu erreserbatzen dira bertsolaritza ikasteko eta aurten gainera, 2.000 euroekin Bizkaiko Txapelketaren Udaberriko fasea lagunduko du. Horrekin batera igande honetan, maiatzak 8, Donibane Aretoan arratsaldeko 17:30ean Asier Galarza, Ekaitz Larrazabal, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Larrazabal, Joanes Igeregi eta Nuria Cortada bertsolariek Udaberriko Fasean parte hartuko dute.

Kartela ikusi (PDF 535KB)