Albisteak

 

Orozkoko Udala Jalgi kultur-ekimenaren babeslea da eta horregaitik Begoñe Olabarria, Orozkoko Kultur zinegotzia, aurkezpenean egon zen. Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkatea, Iñigo Gomez Artziniegako alkatea, Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea eta EAJ zein EH Bilduko Laudioko (Amets Meaza, Maider Basterra), Amurrioko (Txerra Molinuevo), Aiarako (Iñigo Pinedo) eta Artziniegako zinegotziak (Inma Vivanco) batu ziren ere aurkezpenean. Euskal Kulturaren plaza ibiltari honetan egitarauari dagokionez, maiatzaren 23tik 29ra 70 jarduera gauzatuko dituzte Aiaraldeako 9 herrietan. Horretarako, hainbat diziplina uztartuko dituzte; musika, arte plastikoak, antzerkia, bertsolaritza eta dantza, besteak beste.

Izen handiko Anari, Miren Amuriza, Gorka Urbizu, Porrotx, Joseba Tapia, Agurtzane Intxaurraga, Iratxe Fresneda, Xabi Solano, Hesian, Katixa Agirre, Andoni Egaña, Galder Izagirre edota Jon Maia arituko dira programatutako jarduera horietan, bai eta bidea jorratzen ari diren beste asko ere. Guztira astebetean 65 kultur jarduera programauko dira tokiko eta Euskal Herriko sortzaileenn eskutik. Kultur jarduera guzti hauen berri zehatza jalgika.eus web-atarian jaso dute, eta PDF honetan ere topa daitezke.

Emanaldi asko ikastetxetan egingo dituzte, baina kulturari ireki nahi dizkioten plazak oso bestelakoak izango dira: kaleko espazioak, Amurrio Antzokia, Alondegia, Gizarte Etxea, kultur etxeak, Donibane Aretoa, euskaltegiak, katekesi aretoa, gaztetxeak, kaleak...

Hona hemen kultur-topaketa honen aurkezpenaren bideoa