Albisteak

 
Orozkoko Udala “Jalgi” jaialdiko babeslea da. Ekimen Kultural honek 70 ekimen programatuko ditu gaurtil hasita eta aste osoan zehar Aiaraldeko 9 herrietan. Orozkoan gaur astelehenean Mate Matea ipuin kontalaria egongo da 9:45etan eskolan eta Joseba Tapia 19:30etan Kultur Etxean. Asteartean, “Xalbador” dokumentala proiektatuko da Kultur Etxean 19:00etan eta asteazkenean Hika Teatro egongo da 18:00etan Donibane Aretoan. Ostegunean zazpi film laburren emanaldia egingo da 19:00 Donibane Aretoan.