Albisteak

 

Bizkaiko Esku Pilota Federakuntzak oso positiboki ikusten du Orokoko Pilota Eskolak egiten duten lana neska eta emakumeen alde. Hau dela eta, "Emakume pelotari eguna"-ren aurtengo edizioa Orozkon antolatzea erabaki dute larunbata honetan. 250 emakume eta nesken parte hartzea espero da. Josu San Pedro, Orozkoko alkateak, esan du "herriko klubek lan fina egiten hari dira nesken artean batez ere kirolak bultzatzen. Horrez gain, ekimen honekin batera emakumeen eta gizonezkoen berdintasuna bultzatu nahi dugu". Pilota Fedekuntzatik azaltzen dute "egun honekin garaipatu nahi dugu Bizkaiko Klubek egiten duten lana emakumezkoen pilotaren alde eta aldi berean denboraldiari agurra ematen diogu".

Ekimenak 17:30etan hasiko dira Bizkaiko emakumezkoen pelotari guztiak parte harko duten desfilearekin. Gero partidak egongo dira bai eskuzko partidak zein paleta gomazko kinielarenak.