Albisteak

 

Orozkon euskarazko lanak bideratzeko Interneteko ataria duzu www.beharsarea.eus

Euskaraz egiten duten ume zaintzaile, begirale, klase partikularretarako irakasle, tabernari, entrenatzaile eta bestelako lanpostuen eskaera gero eta handiagoa dugu udalerrian zein inguruko herrietan.

Zerbitzu hori betetzeko www.beharsarea.eus ataria bi norabidetan prestatuta daukazu. Alde batean, euskaraz lan egiteko jendearen bila dabilen Orozkoko eta Bizkaiko beste hainbat udalerritako familia, enpresa, denda, taberna, elkarte eta erakundeak hartzen ditu.

Beste aldean, euskaraz lan horiek egiteko prest dagoen jendea.

Euskarazko lanen bat egiteko jendea aurkitu behar baduzu edota lana bilatu nahi baduzu, bide erraz eta zuzena duzu Interneten: www.beharsarea.eus

  • Zaintzaileak
  • Begiraleak
  • Merkataritza
  • Ostalaritza
  • Eskola partikularrak
  • Bestelakoak

Info +