Albisteak

 

Irailarekin bat 2016/2017 euskara ikastaroetan etaBerbalagun taldeetan izena emateko epea zabaldu da. Matrikulazioa Induman  egin ahal da.

Udalak, herrian bertan ikastaroak antolatzearen garrantziaz jakitun, udalerrian bertan euskara ikastaroetan eta Berbalagun taldeetan izena emateko aukera zabaldu du. Horretarako, interesa dutenek irailaren 30era bitartean Induman izena eman ahalko dute.

Egitasmo hau Orozkon Euskara Biziberritzeko Plan Nagusitik –EBPN- abiatzen da. Plan honek hartzen duen esparruetako bat euskalduntze-alfabetatzea da, eta esparru honetan aurrera eramango diren ekintzen artean honelako egitasmoak - euskara ikastea eta hobetzea sustatuko dutenak- abian jartzea aurreikusten da. Era berean, gogoratu
Orozkoko herritarrek euskara ikasteagatik diru-laguntzak jasotzeko aukera dutela. Berbalagun taldeak debalde izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Euskara Zerbitzuan (ostegun goizetan) edo Induman bertan.