Albisteak

 

Orozkoko Udalak, beste 8 udalerrirekin batera, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao eta Zaratamo, beste urte batez kaleratu du Eskola Agenda 2016/2017.

Orozkon, herriko eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleei banatu zaie, guztira 200 ale inguru. Agenda Orozkoko Udalak finantzatu du guztiz.

Helburu nagusitzat herriotako kultur eta hizkuntza ondarea ezagutaraztea izanik, Zuztarretatik Ahora proiektuaren baitan, aurten iazko gaiari jarraipena eman zaio Ibilbideak gaia landuz. Ibilbide hauen bitartez herriotako hainbat ibilbide interesgarri berreskuratu nahi da. Agenda hilabete bakoitza udalerri jakin bati zuzentzen zaio, Orozkori maiatzeko hilabetea dagokio.

Aurten ere idazle eta marrazkilariak ingurukoak dira, proposatzen den ibilbidea Arkaitz Estiballesek egindako bertsoen bidez aurkezten da eta marrazkiak Karmele Gorroño eta Irene Iruretarenak dira.

Agenda honen bidez familiak proposatzen diren Ibilbideak egitera animatu nahi dira gure inguru geografikoa eta kulturala hobe ezagutzeko.

Agenda osorik (PDF 7,76MB)