Albisteak

 

Azaroan hasi eta ekainera bitartean, 0 eta 5 urte arteko umeek neguko Jolas-txokora hurbiltzeko aukera izango dute. Elkartzeko egunak astearteak eta ostegunak izango dira, gaztetxokoan. Umeek, egun horietan, beraien guraso edo tutoreek lagunduta, hurbilekoekin harremanak estutzeko aukera izango dute arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Aurtengoa bigarren urtea izango da Jolas-txokoa erabilgarri dagoela, iaz jarri baitzen martxan lehen aldiz. Gaztetxokora doazenek, beraien esku jartzen diren jolas eta material ugari erabili ahal izango dituzte. Beharrezkoa da umeak gurasoekin edo tutoreekin joatea, bertan ez baita begiralerik izango. Egitasmoaren helburu nagusia, Orozkoko umeek beraien adin antzekoa dutenekin harremanak sendotzea da, eta bide batez, gurasoekin ere bai. Jolas-txokora joateak ez du inolako kosterik izango eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.