Albisteak

 

Iazko neguko euriak hainbat kalte eragin zituen Orozkon. Sendegi eta Arbaitza auzoetara joateko errepideetan jasandako lur-jauziak izan ziren nabarmenenak. Errepide biak konponduta daude dagoeneko. Sendegi auzoko konponketen kostua 10.391,54 eurokoa izan da eta Arbaitzakoa 54.021,59 eurokoa.

Bi konponketak berdintsuak izan dira, harri lubetak jartzea bakoitzari dagokion drainatzearekin eta geroko lur-zoruaren egokitzea. Lan hauen %90 Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Finantziazioaren Foru Funtsaren ezuztekoen-sailaren (Udalkutxa) bidez finantzatua izan da.