Albisteak

 

Orozkoko Udalak lehenengo aldiz Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu zuenetik hamabi urte igaro dira, garai hartan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia deiturikoa. Lehenengo ESEP hura 2004-2008 urteerarako onartu zen, ondoren 2008-2012rako eta azkenik, 2012-2016 urteerako, gaur egun indarrean dagoena. Orain Orozkoko Udalak beste urtebetez luzatuko du, 2017ra arte. Luzapen hau, Eusko Jaurlaritzak diseinatutako epealdien barruan sartzeko gauzatuko da (2012-2017). Horrela, inguruko udalerriekin (Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arakaldo…) batera arituko da Orozkoko Udala, hauetan 2017 urteko abendura arte baitago plana indarrean.

Plan honen bidez Udalak landu nahi dituen esparruak hiru dira. Lehenengo, ondorengoetaratzea, horretarako euskarararen transmisioa bultzatuko da irakaskuntzan, euskara ikastaroetan eta familian. Bigarren, erabilera dago, administrazioan, teknologia berrietan eta enpresa eta komertzioetan euskararen erabilera sustatuz. Azkenik, elikadura, Udalak euskararen kalitatea zaintzeaz gain (egokia eta zuzena izanez), liburugintzan (liburutegia), kulturgintzan eta euskara erabiltzen duten hedabideak lagunduz, herritarren euskara maila hobetu nahi du.