Albisteak

 

2011ko INEko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 2000 biztanletik gorako udalerrien artean, Orozko da etxebizitza huts gehien dituena, %30a gaindituz. Egoerak bultzatuta, Orozkoko Udalak etxebizitza huts horien alokairua bultzatu nahi du, ordenantzaren eta Alokabideren programen bidez.

Beraien etxebizitza Alokabideren programen esku jartzen dutenek, 1.000 eurorainoko laguntzak jaso ahal izango dituzte lanak egiteko, 100 eurorainokoak energia eraginkortasun ziurtagirietarako eta jabeari, alokairuagatik hilean 50 eurokoak. Horrez gain, EIOZean %95eko aldaketak izango dira alokairu programen barruan sartzea helburu duten lanak egiteko. Programa hauen barruan dauden etxebizitzek, OHZan %50eko hobaria izango dute.