Albisteak

 
Orozkoko Udalak, gero eta ohikoagoa den, herriko kaleetan txakur kakak ez batzearen arazoarekin bukatu nahi du. Horretarako, animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordanantza aldatzea erabaki du. Hemendik aurrera, beraien animalien kakak batzen ez dituztenek 150 eta 600 euro arteko isunak jasoko dituzte. Neurri honen helburua, herria garbi mantentzea da eta Udalak denon laguntza eskatzen du hori posible izateko.