Albisteak

 

Udalak, abenduaren 23ko Ez Ohiko Osoko Bilkuran, 4.274.300 euroko aurrekontua onartu du 2017 urterako, iaz baino 159.700 euro handiagoa. Inbertsio nagusiak Katadio auzora edateko ura eta saneamendua (121.000€), Kirikinausi Ibilbidea (13.000€), HAPOaren (Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra) lanketa (60.000€ 2017rako) eta Lehendakari Agirre plazaren egokitzapena (30.000€) dira. Efizientzia energetikoaren konpromisoari zuzendutakoak (71.000€) eta ekipamendu informatikoak berritzea (5.000€) dira beste inbertsio batzuk. Guztira, inbertsioen atala 300.600 eurora igo da. Proiektu hauei urteko lehen hiruhilabetean hasiera ematea da asmoa, beste proiektu mota batzuk diruzaintzaren soberakinak zeintzuk diren jakiten denerako utzita.

Gainera, 2017an gastu soziala handituko da. GLLen (Gizarte-larrialdietarako Laguntzak) aurrekontua %36 igoko da, 22.000 euro izatetik 30.000 euro izatera igarota. Horretaz gain, bi aurrekotu-sail irekiko dira, lehenengoa 9.000 eurorekin laguntza psikosoziala eskeintzeko eta bigarrena, 8.000 eurorekin etxebizitza hutsen alokairua bultzatzeko.

Udal promotorari dagokionez, Zubiaur Eraikuntzak, Udalak 171.000 euro izango ditu 2017an. 100.000 euro bere funtzionamentua mantentzeko maiatzean deusestazen den arte eta, gainerakoa, momentu horretatik aurrera bere zorra ordaintzeko.

Azkenik, diruzaintzaren soberakina zein den jakiten denean, beste proiektu batzuk daude aurreikusita eta behar den bezala lehenetsiko dira. Horien artean eskolako patioa, gizarte etxea, polikiroldegia handitzea, anbulategia eta herritarren arreta zerbitzua daude.