Albisteak

 

Martxan da Katadio auzora edateko ura eramateko proiektuaren bigarren fasea. Lehen fasean, kanalizazioa heltzen denean prest egoteko auzoko gunea urbanizatu da eta putzu septikoa kokatzeko ere dena prest utzi da. Bigarren fase honetan, kanalilazioa egingo da Meatzatik Katadiora ur-horniketa eramateko.

Kanalizazioa aurrera eramateko, beharrezkoa da lur pribatuetatik igarotzea, Udala lur horien 10 jabeetatik 9rekin akordio batera iritsi da momentuz. Pertsona horiek, beraien lurraren zortasuna Udalari uzteko akordio bat sinatu dute, guztiak baldintza berdinekin. Azken Osoko Bilkuran, desjabetze-espedientearen hasiera onartu da akordio batera iristen ez den pertsonekin martxan jartzeko. Hala ere, Udalak guztiekin akordio adiskidetsu batera heltzea espero du. Proiektu honen kostua 167.551 eurokoa da, horren %54a Eusko Jaurlaritzak landaguneen garapenerako emandako diru-laguntzarekin ordainduko da.