Albisteak

 

Udalak Hegoalde sektoreko partzela batean kokatuko den anbulatorioaren proiektua martxan jarri du. Funtsezko proiektu hau arkitektura estudio batekin gauzatu zuen, Galdakaoko ESIaren, anbulatorioko langileen eta Udaleko aparejadorearen kolaborazioarekin.  Proiektu honen azken prezioa 744.000 eurokoa da, zergak, arkitektura ordainsariak eta lan zuzentzeak barne.

Eraikitzeak bi fase izango ditu, lehenengoa, aurten egingo dena, lanak hasi eta osasun zentroaren egitura egitean datza, lehen fase honen zenbatetsitako aurrekontua 160.000 eurokoa da. Fase hau, Osoko Bilkuran onartu bezala, diruzaintzaren soberakinarekin finantzatuko da. Gainontzekoa bigarren fasean egingo da, behin 2018ko aurrekontuak onartuta.