Albisteak

 

Aurten bigarrenez San Antolinetako ganadutegien arteko lehiaketa bigarrenez antolatu du Antolinzaleak Jai Batzordeak. Hiru ganadutegik hartu dute parte aurtengo edizioan: Iribarren, Montalvo eta Valrubio. Aurten, iaz bezela, Valrubio izan da irabazlea, ganadutegi hau Salamankako Guejuelo del Barro herrikoa da.

Joan den martxoaren 3an egin zen sari banaketa ekitaldia Donibane Aretoan eta sariak eman aurretik berbaldia egin zen José Luis Valrubio eta Laurentzi Iza taurinoen taldeko ordezkariarekin. Sariak banatzeaz arduratu zirenak Josu San Pedro alkatea eta Juan Luis Arroita taurinoen elkarteko kidea izan ziren. Aurtengo jaietan ere ganadutegi irabazlearen zekorrak egongo dira.