Albisteak

 

Joan den martxoaren 14ko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen Orozkoko Udalaren jabetzapean dauden herri onurako mendietako larreak kudeatzen dituen ordenantza berria. Ordenantza berri honek hainbat aldaketa dakartza aurrekoarekin alderatuz, mendi bakoitzaren gehienezko ganadu-zama zein den zehazten du, ganadu guztia ondo identifikatuta egon behar da eta osasun kontrolak igaro beharko dituzte, tokiko arrazak sustatzeko neurriak planteatzen dira eta zigortze-erregimena aplikatuko da.

Orozkok erabilirea publikoko 3.100 larre hektarea inguru ditu, sei menditan banatuta. Ordenantza honen helburu nagusia erabilera publikoko mendietan dauden larrean ahalik era ondoen kudeatzea da, azaleraren ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onura handiena lortzeko. Abeltzaintza sektorearentzat larre publikoak osagarri izan daitezen eta inguruko herriek ere ordenantza kontuan izan dezaten bilatzen da, izan ere, larreak elkarbanatzen diren lekuetan denek baldintza berdinak betetzea ezinbestekoa da.

Informazio gehiago (PDF 106KB)