Albisteak

 

Euskalzaleen Topaguneak aurkeztutako kanpaina da hau eta Udalak baiezkoa eman dio. Bere hamaikagarren edizioan, ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpainaren helburu nagusia literatura sustatzea da. Horretarako, liburutegian liburu bat maileguan hartzen duenari, behin irakurri eta bueltatzen duenean, %35eko deskontu txeke bate emango zaio Ikusi Makusi liburudendan liburu bat erosteko.

Liburu hori oparitzeko asmoarekin erostea ere bada kanpaina honen nahia, ‘Irakurri, gozatu eta OPARITU’ proposamen hirukoitzaren azken urratsa indartuz lortu nahi da hori. Taldekako dinamika dituzten; irakurle txoko, mintzalaguna-mintzakide berbalaguna, ikastalde, kultur talde eta abarretako kideei liburuak elkarri oparitzea, irakurri ondoren  trukatzea eta irakurritakoa kontrastatzea proposatzen zaie, taldeen dinamika eta kideak aberasteko praktika gisa. Egitasmo hau martxoaren 20tik maiatzaren 31ra egongo da martxan.