Albisteak

 

Udaletxean ospatutako azken osoko bilkuran Eusko Jaurlaritzaren alokairu programen, Alokabide eta Bizigune, eta Orozkoko Udalaren arteko hiztarmena onartu da. Programa hauen helburua herrian dauden etxebizitza hutsei erabilera ematea da eta herritar guztiei daude zuzenduak. Horretarako, datorren apirilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan batzar irekia deitu da Udaletxeko osoko bilkuren gelan.

Bilera hau beraien etxebizitzak Eusko Jaurlaritzaren programen bidez alokairuan jarri nahi dituzten jabeei dago zuzendua. Bertan etxeek bete beharreko baldintzak eta udal laguntzak zeintzuk diren azalduko da. Laguntza horien artean EIOZ eta OHZ izango dituzten hobariak eta alokairu eta egokitzapen lanentzat laguntza ekonomikoak daude.