Albisteak

 

Orozkoko Udalak herriko zenbait azpiegitura sortu eta berrituko ditu azken osoko bilkuran kredituaren egokitzapena onartu ondoren. 2016an 193.068,41 euro aurreztu ziren eta gainontzeko aurrezkiei batuta, 545.000 eurokoa da  aurrezpen osoa.

Alde batetik, 200.000 euro erabiliko dira Hegoaldeko anbulategi berriaren proiektua osatu eta gauzatzen hasteko. Bestetik, 15.000 euro gizarte etxearen proiektura zuzenduko dira. Horretaz gain, 50.000 euro auzoetako bideen mantentze eta konponketa lanetarako erabiliko dira, batez ere Manzarraga auzoko bidea konpontzeko.