Albisteak

 

Orozkoko Udalak Kudeaketa Energetikoaren Sistemarako Politika Energetikoa onartu du azken osoko bilkuran. Udalak badaki baliabide naturalen arrazoizko erabilera bultzatzea beharrezkoa dela etorkizuneko belanauldiek ere bitartekoak izan ditzaten.  Horregatik, zenbait neurri hartzera konprometitzen da: herriko jardueren efizientzia energetikoa hobetzeko helburuan jartzea, errekurtso energetikoen erabilera optimizatzea, langile teknikoak eta zuzendaritza aurrezpen eta efizientzia energetikoaren inguruan sentsibilizatu eta trebatzea eta indarrean dauden balditza legalak betetzea.

Politika honen azken helburua ISO 50.001 arauaren AENOR ziurtagiria lortzea da, horretako aurrezpen eta efizientzia energetikoaren inguruko helburu batzuk betez eta Orozko herri berdeago bihurtuz. Hau ImesAPI enpresaren bidez izango da, Orozko zerbitzu energetikoen enpresa arduraduna.