Albisteak

 

Gaur goizean hasi eta astelehenera bitartean Udal Gazteria Sailak bigarren barnetegia antolatu du Austegiarmineko Goikogane aterpean. Barnetegiaren helburu nagusia gazteen artean aisialdian euskararen erabilera sustatzea da, horretaz gain, herriko gazteei Orozkoko ondarea, ohiturak eta kultura ezagutarazi nahi zaizkie. Udalak 3000 euro erabili ditu barnetegia antolatzeko.

Bigarren edizio honetan hogei gaztek hartuko dute parte bi begiralerekin batera. Gainera, ostiral eta larunbatean Julen Reketa kirolari ezaguna ere begile joango da, berak antolatutako orientazio lasterketa eta eskalada saioak egiteko. Domeka eta astelehen goizean Supelaur Kultur Alkarteak eta Itxina Abeltzain Elkarteak antolatuko dituzte ekintzak,  Itxinako ikazkinen ingurukoa eta lehen sektoreari buruzkoa, hurrenez-hurren. Gazteak gaur goizean igoko dira aterpera Julen Reketarekin batera eta bidean hainbat leku ezagutuko dituzte, Kurtzeganako menhirra eta Oderiaga gailurra besteak beste.