Albisteak

 

Orozkoko udal gida berria herriko etxeetan banatu da eta museoan eskuratzeko aukera ere badago. Liburuxka hau Dunba Argitalpen Lanak S.L.-k egin du eta bertan hainbat argazki aurkitzeaz gain, Orozkori, museoari, ondareari, hitzaldiei, jaiei, azokei, ibilbideei eta zerbitzuei buruzko informazioa ere aurki daiteke. Hau da, herriari buruzko zerbait jakin nahi denean informazioa eskura izateko tokiko ondarearen bilduma bat da.

Aurkezpenean jartzen duen bezala, lan honetan parte hartu duten guztiek ilusio handia jarri dute orrialde hauek Orozkoko jendea ezagutu eta bertako historia zoragarrian murgiltzeko gida moduan balio dezaten.