Albisteak

 

Orozkoko Udalak abenduan erabaki zuen Zubiaur Eraikuntzak aurten ixtea. Horren ondorioz, Udalaren menpe geratu dira sozietate publiko honen aktibo eta pasibo guztiak, 1.490.908,37 euroko zorra barne. Zubiar Eraikuntzakek beste 2,05 milioi euro zor dizkio Udalari, baina kopuru hori kontabilitatetik kendu dute, izan ere, ez da posible nor bere buruarekin zorretan egotea.

Udalak, zor hori epeka kitatzen joateko, Kutxabankekin itxi du akordioa. Urtean 104.281 euro emango dizkio Udalak bankuari 15 urtetan zehar. Horrez gain,  74.265,43 euro ordainduko dizkio Kutxabanki interesetan.