Albisteak

 
Orozkoko Udalak web tresna berria estreinatu du Bideak Konpontzeko Plana gertutik jarraitzeko, Auzoetako Batzar desberdinetan eta Auzoen Udal Kontseiluan adostu dena. Gauzak horrela, herritarrek jakin ahalko dute bide publikoen egoera eta aurreikusitako lanak zeintzuk diren, inbertsio aurreikuspenekin batera.

Web espazioan informazioa koloretan agertzen da eta hiru egoeretan klasifikatzen da. Gorriz agertzen direnak inbertsio lehentasun handiena direnak dira, laranja koloreak tarteko egoera adierazten du eta berdeak bidea egoera onean dagoela.

Nabarmentzekoa da plana ez dagoela itxita eta herritarrek parte hartzeko aukera dute, ideia berriak zein ezbearrak plazaratuz.