Albisteak

 

Erasoen aurkako kanpaina Berdintasun Arloak diseinatu du. Horren bitartez taberna eta txosnetan “Ligoteo sanoa? BAI” esaldia goiburu duten 900 edalontzi eta 500 txapa banatuko dituzte. Helburua izango da herritarrak elkartzea erasoak salatu eta gaitzesteko eta desagerrarazi behar diren matxismo adierazpen horien aurka sentsibilizatzea ere.

Ongizate Arlotik bizikidetasuna sustatzea helburu duen kanpaina jarriko dute martxan. Herriko kaleetatik jarriko den musikarekin batera, aurrez eta hizkuntza askotan grabatu dituzten mezuak emango dituzte. “Eskubide berberak danontzako, pribilegioak inorentzako ez”, “El respeto no entiende de sexos, ni de razas, ni de colores ni de religiones. Denaren gainetik: Errespetua” edo “Igualtat de drets per a tothom, privilegis per a ningú” esaldiak jarriko dituzte, besteak beste, elkarbizitzaren eta errespetuaren alde sentsibilizatzeko.