Albisteak

 

Aurten, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 17. edizioa antolatuko da Bizkaian, ondare kulturala hedatzeko programa, alegia. Gaur egun arte, programak ibilbide finkatua izan du lurraldean, eta gero eta tokiko eta eskualdeko eragile gehiagok hartzen dute parte urrian publikoari eskainiko zaizkion jarduerak antolatzen.

Edizio honetako gaia “Paisaia bizia” da, eta lurraldearen ikuspuntutik jorratuko da ondarea, lurraldea baita faktore naturalek, ekonomikoek, sozialek eta kulturalek esku hartzen duten hainbat prozesu garatzen diren espazio fisikoa, eta horrek guztiak gaur egun kontenplatzen dugun paisaia sortzen du. Doan izango diren 276 ekintzetan zehar Bizkaiko paisaiaren ikuspegi ezberdinak erakutsiko dira, eta aukera paregabea izango da zenbait toki profesionalekin, interpreteekin eta boluntario aktiboekin batera bisitatzeko.

Orozkoko paisaia, gertutik

Orozkon sei ibilbide gidatuetan parte hartzeko aukera egongo da aurten. Horietan, gainera, gai anitzak landuko dira. Besteak beste, hitz egingo dute erdi aroko paisaiaz, errota gurpilen harrobiez eta gaztainaren laborantza eta merkataritzaz. Beste ekintza batek gertutik landuko du euskal esentzia José Arrue margolariaren obratik. Gehienetan toki mugatuak egongo dira, beraz, Orozkoko Museora jo beharko da izena emateko, 94 633 98 23 telefonoan edo museoa.orozko@bizkaia.org helbide elektronikoan.

  • Ibilbide gidatua: “Erdi Aroko paisaia goitik begiratuta, historiaurreko paisaiatik
    Urriak 1, igandea, 9:30etik 14:00ak arte. Orozkoko Museotik, elebitan.
  • Ibilbide gidatua: “Orozko eta Euskal esentzi josé Arrue margolariaren giza paisaian
    Urriak 7, larunbata, 11:00etatik 13:00ak arte. Orozkoko Museotik, elebitan.
  • Ibilbide gidatua eta produktuen dastaketa: “Abeltzaintza-paisaiak, kultura-ondarea
    Urriak 8, igandea, 10:00etatik 14:00ak arte. Orozkoko Museotik, elebitan.
  • Ibilbide gidatua: “Gaztainaren laborantza eta merkataritza paisaiaren ardatz gisa
    Urriak 21, larunbata, 11:00etatik 13:30ak arte. Orozkoko Museotik, elebitan.
  • Ibilbide gidatua: “Errota-gurpilen harrobiak Gorbeiako paisaia geologikoan
    Urriak 28, 10:00etatik 14:00ak arte. Orozkoko Museotik, gaztelaniaz.
  • Ibilbide gidatua: “Gaztaina eguna
    Urriak 29, igandea, 10:00etatik 14:00ak arte. Zubiaurreko Hegolade bus geltokitik.

Kartela (PDF 412KB)

Egitaraua (PDF 6,6MB)