Albisteak

 

Orozkok badu osasun zentro berriko obrak burutuko dituen enpresa. Proyecon Galiciak 579.037,02€ eskaini zituen (BEZ gabe) 11 urteko garantiarekin. Irteerako prezioa 744.476,62€ izan zen (BEZ gabe). 11 enpresa
aurkeztu ziren lehiaketara. Anbulatorio berriko lanak urtea amaitu baino lehen hastea aurreikusita dago eta 2018ko amaiera aldera edo 2019 urtearen hasieran osasun gune amaituta egotea espero da.

Espazio berriaren proiektua arkitektura estudio batekin gauzatu zen, Galdakaoko ESIaren, anbulatorioko langileen eta Udaleko aparejadorearen kolaborazioarekin. Hegoalde sektoreko partzela batean kokatuko da.