Albisteak

 
Dagoeneko bukatu dira asfaltatze lanak Mantzarraga bidean. Aurreko urteetan burutu den basoen ustiapenaren ondorioz, errepidea egoera desegokian zegoen. Aurrekontu horren bitartez, Beraza eta San Miguel errepideko tarte batzuk ere konpondu dira. Guztira, 41.321,58 euro (BEZ gabe) inbertitu dira. Hobekuntza obra horiek Bideen Konponketa Planaren parte dira. Horren arabera, lehentasuna izango dute egoera txarrenean dauden igarobideak. Urtea bukatu aurretik Garigorta auzoan konponketak egingo dira. Garapena gertutik jarraitzeko udal webgunean atal berezia sortu du Udalak. Nabarmentzekoa da plana ez dagoela itxita eta herritarrek parte hartzeko aukera dutela, ideia berriak zein ezbeharrak adierazteko.