Albisteak

 

Orozkoko Udalak hitzarmena sinatuko du Bizkaiko Foru Aldundiarekin Donibane kalearen titulartasuna aldatzeko. Hemendik aurrera Udalak kudeatu eta mantenduko du bidea. Horrek ahalbidetuko du, besteak beste, etorkizunean obra tramiteak azkartzea.

Ohiko protokoloari jarraiki, Udalak bidea egoera onean jasotzea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, mantenua bere gain hartu beharko duelako momentu horretatik aurrera. Aldundiak obra egin ordez, Udalak 82,950,16 euro jasoko ditu konponketa proiektua esleitu eta gauzatzeko. Horren bitartez uren bilketa sistema hobetuko da, bidea asfaltatuko dute, oinezkoen espaloia egingo da eta etorkizunean kale-argiak instalatzeko prestaketa lanak egingo dira.