Albisteak

 

Gabonetako unerik garrantzitsuena aurten ere Olentzeroren kalejira izango da. Orozkoko kaleetatik ibiliko da ikazkin magikoa abenduaren 24an, arratsaldez. 16:30ak aldera elkartuko da familiekin menditik jaitsi ondoren, eta ordu horretatik aurrera izango da harrera Zubiaurren.

Urte bukaerako egunetan, baina, haur zein nagusiei zuzendutako hainbat ekintza egongo da Orozkon: antzerki emanaldiak, abesbatza kontzertuak, hitzaldiak eta bertso saioak, besteak beste. Orozko Museoak ere agenda proposamen berezia dakar urtarrilaren 4rako: "Zentzumenen museoa". Sentipenez jositako 40 minutuko bisitaldia eskainiko dute.

Abenduaren 31an urte bukaerako San Silvestre duatloia izango da beste behin ere. Urtarrilaren 3an eta 4an gabonetako jolas parkea egongo da haurrentzat Udal Kiroldegian goizez, 11:00etatik 14:00ak arte. Arratsaldez diskofesta egingo dute bertan.