Albisteak

 
Orozkoko udalak Udal Kiroldegiko boulderrean hobekuntzak egingo ditu abenduan eta urtarrilean. Batetik eskaladarako horma handituko da eta, bestetik, zaharreko presak berrituko dituzte. Lan horiek bat datoz udalak kirol gutxituekiko hartu duen konpromisoarekin. Itxinape Mendi Taldeak antolatzen du eskalada ikastaroa Orozkon udalaren laguntzaz eta aurtengoa da hirugarren urtea. Horrez gain gimnasio publikoan ere bi bizikleta eliptiko berri jarriko dira.