Albisteak

 

Katadio auzoko etxeek ur edangarria dute azarotik, urte luzez kanalizazio lanak burutzeko saiakerak egin ondoren.

Bi fasetan gauzatu dute proiektua; 2016an egin zuten lehenengoa eta auzoaren urbanizazioan oinarritu zen, 2017an, bigarren fasean, kanalizazioa instalatzen zenerako prest egon zedin.

Urak lursail pribatuak gurutzatzen ditu Meatzako depositutik Katadiora joateko. Akordioak lortzeko gogoari esker ez da desjabetzerik egin behar izan proiektuan. Lanak burutzeko 92.046,21 euroko diru-laguntza jaso du Orozkoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko sailetik. Aurrekontua guztira 170.455,94 euro ziren, beraz, %54ko laguntza jaso du herriak.