Albisteak

 

Aurten eskola publikoko jolastokia hobetu du Udalak. Gune horretako zorua konpontzea premiazkoa zen, izan ere, pitzadurak zituen eta hainbat baldosa urratuta zeuden. Udan hormigoitu zen irisgarritasuna bermatuta. Azaroan zabu berriak eta estaldura biguna instalatu ziren.

Obrak 29.818,91 euroko kostea izan du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak %60a ordainduko du.