Albisteak

 

Orozkoko kiroldegiak bat egingo du hurrengo asteetan KIROLtxartela programarekin. Horri esker herriko harpidedunek sarearen parte diren beste herrietako kirol instalazioak erabiltzeko aukera izango dute doan edota deskontuekin.

Egitasmo horretan parte hartzen dute dagoeneko ezkerraldeko hainbat herri, Barakaldo, Sestao edo Portugalete, besteak beste. Guztira 125.000 biztanle baino gehiagok dute horretan parte hartzeko aukera gaur egun. Laster Amurrio eta Laudio ere gehituko dira programa horretara haien kirol instalazioekin.

Txartela digitala izango da. Aplikazioa iOS zein Android sistema eragileak dituzten telefono mugikorretan deskargatzeko aukera egongo da, gaztelaniaz eta euskaraz. Kirol gunera sartzerakoan txartela erakutsi beharko da NANarekin batera.

Kartela (PDF 155KB)