Albisteak

 
Udan onartu zuen aho batez Udalak Euskal Herri euskaldun baten alde lan egiten duen mankomunitatean sartzea eta abenduko Batzar Orokorrean beste 84 herrietara gehitu dute Orozko. Begoñe Olabarria Euskara zinegotziak zorionak eta eskerrak eman dizkie erabakian bidelagun izan diren herritarrei. "Proposamena herritarrek osatutako euskara taldetik sortu zen. Oso pozgarria da."