Albisteak

 

Donibane Aretoan eskaintzen diren zinema emanaldien sarrerak 0,50€ garestituko dira urtarrilean. Haurren sarrerak 3,5€ izango dira eta helduenak 4,5€. Azken urteetan aretoan egin diren hobekuntzei aurre egitea da erabakiaren arrazoia.

Aurten, baina, 4 filmeetako bonoak erosteko aukera egongo da 12 euroren truke haurrentzat eta 16 euroren truke helduentzat. Txartelek denboraldi osoko iraupena izango dute. Pertsonalak izango dira eta besterenezinak.