Albisteak

 
Mina kronikoa denean, garrantzitsua da jakitea nola kudeatu behar den. Horretarako "Minak hitz egiten duenean" doaneko ikastaroa eskainiko du beste behin Erika Gabriela Mayok urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1, 8 eta 15ean Orozkoko Kultur Etxean. Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira. Izena emateko aukera egongo da urtarrilaren 18ra arte Induman (94 633 99 45).