Albisteak

 

'Gazte indarra' programari esker, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko langabezian dauden 50 gaztek merkataritza arloan eta zeharkako konpetentzietan trebatu, enpresetan praktikan egin eta enplegu-bilaketan pertsonalizatutako laguntzari etekina atera ahal izango diote. Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da.

'Gazte indarra' programan Nerbioi-Ibaizabal eskualdean bizi diren 16-29 arteko adineko langabezian dauden gazteek parte hartu ahal izango dute. Plazak mugatuak dira, baina hautaketa prozesua urtarrilean zehar zabalik egongo da. Interesatuek bere udaleko gazteria zerbitzuetara jo dezakete, edo 94 466 64 00 eta 94 632 20 14 telefono zenbakietan zein gazteria@ftsi.es posta elektronikoaren bitartez proiektuko pertsonal teknikoarekin zuzenki harremanetan jarri.

Kartela (PDF 238KB)