Albisteak

 

UdalGaztedi Nerbioi-Ibaizabal egitasmoak hainbat urte daramatza Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietan sarean lan egiten eta, enpleguasustatzekooinarri sendoagoak jarri nahi ditu eskualdeko enpresetan beken programa batekin. Programa honen bitartez zure ikasketekin lotutako lan esparru batean lehen esperientzia izateko.

Horretarako 18 eta 25 urte bitarteko gazte langabetuentzako 15 beka kudeaketa martxan jartzen dugu, laneratzearen jarraipena egiteko plan pertsonalizatu batekin eta eskualdeko enpresetan praktikak eginez.

Betebeharrak:

  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin Gaztedi Nerbioi Ibaizabal hitzarmenasinatu duten Nerbioi Ibaizabaleko 10 udalerrietako batean erroldatuta egon behar duzu (goian aipatutakoak).
  • Profesionaltasun Ziurtagiria, Lanbide-heziketako Erdi-Mailako edo Goi-Mailako titulua edo unibertsitateko titulua izan behar duzu.
  • Ezin duzu izan hiruhilabetetik gorako lan-esperientziarik jasotako prestakuntzarekin lotura zuzena duten lanpostuetan.

Beka honetako bat eskuratu nahi duten gazteak ezinbestean Lanbiden izena emanda egon beharko dira. Induma zerbitzuan informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da, infoinduma@yahoo.es helbidean edo 94 633 99 45 telefonoan.