Albisteak

 

Orozkoko Udalak aktibatu du udal webgunean (www.orozkoudala.com) tramiteei buruzko gidaliburua hainbat dokumentu lagungarriekin. Horretarako botoi berezi bat txertatu dute orri nagusiko eskuinean kokatzen den menu bertikalean.

Espazio horren helburua da udalean kudeatzen diren tramite eta prozeduren informazioa eskaintzea herritarrei. Modu horretan azkar eta klik bakar batean eskuragai egongo da informazio asko: tramiteak, beharrezko dokumentazioa, kudeaketarako tokia, kostua edo horiei lotutako arautegia, besteak beste. Halaber, atala erabilgarria izango da ere udal langileentzat zein bertan lanean hasten diren pertsonentzat.

Gaztelaniazko bertsioa dagoeneko aktibatuta dagoen arren, euskarazko orria oraindik eraikitzen ari dira eta hurrengo asteetan egongo da eskuragai. Herritarrei espazioa aztertu eta hobekuntzak proposatzeko gonbidapena luzatu die Udalak.