Albisteak

 

Matxintxu elkarteak elikadura osasungarria lantzeko saioak eskainiko ditu martxoaren 3, 17 eta 24an (larunbatak), kontuan hartuta gorputza, burua eta emozioak. Azalduko dituzte menu osasungarriak, elikagaien arteko konbinazioak eta energia, edota ordutegien arteko oreka otorduetan, gosarian, bazkarian eta afarian. Saioak 10:30etik 14:00ak arte izango dira
Kultura Etxeko 2. solairuan.
Halaber, tapping-a landuko dute, antsietatea, gizentasuna, tabakoarekiko menpekotasuna edota estresa tratatzeko teknika erraza.

Izen emateak 634 40 91 76 telefono zenbakian egin beharko dira, Whatsappetik ere. 10€ ordaindu beharko dute bazkideek eta 20€ gainerakoek.


Kartela ikusi (PDF 1.1 MB)