Albisteak

 
Orozkok 2017ko irailean abiatu zuen Tipi-Taupa egitasmoa Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean eta martxoaren 2ko Euskararen Jaiarekin bukatuko da. Arratsalde horretan haurrentzako tailerrak eta luntxaz gozatzeko aukera egongo da plaza inguruan Orozkok euskararekiko duen konpromisoa ospatzeko.

Euskararen erabilera datuek azken urteetan behera egin dute. Herritarren artean sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin garatu da Tipi-Taupa eta ekimen ezberdinak gauzatu dituzte hilabete hauetan: sentsibilizazio saioak, gogoeta prozesuak eta herriko ikastetxearekin elkarlanean "Euskararen Kriseilua" programa.