Albisteak

 
Udalak kiroldegiko boulderrean hobekuntzak egin ditu aurreko hilabeteetan. Eskaladarako horma handitu da espazio berri batekin eta presa zaharrak berritu dituzte. Lan horiek bat datoz udalak kirol gutxituekiko hartu duen konpromisoarekin. Itxinape Mendi Taldeak antolatzen du eskalada ikastaroa Orozkon Udalaren laguntzaz eta aurtengoa da hirugarren urtea. Guztira 14.226,58 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin du Udalak obran.