Albisteak

 
Orozkoko Udalak esleitu berri du Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPOaren) ekoizpena. Aceves Orrantiak zuzendutako taldeak burutuko du proiektua. Berak ere diseinatu zituen aurreko arau subsidiarioak 2003an.

Hasierako prezioa 216.000 eurokoa zen, baina azkenean 172.788 eurorengatik (BEZ barne) esleitu da. 3 urtera hitzartutako prezioa da hori. Aurten 75.000 euroko gastua aurreikusita dago.

Derrigorrez

Hurrengo asteetan honi lotutako lanei ekingo zaie. Besteak beste, arlo desberdinei (URA, Ingurumena,...) dagozkien txostenak eskatu beharko zaizkie, parte-hartze prozesuak diseinatu beharko dira eta baina lan egiteko metodologia eta kronograma, besteak beste. Lehiaketa hau 2012an ere abiatu zen baina ez zen esleitu, izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak horri lotutako diru-laguntzak kendu zituen; %100ekoak ziren. Gaur egun diru-laguntzak oso txikiak diren arren, Udala behartuta dago HAPOa Lurzoruari buruzko legera egokitzera.