Albisteak

 

Bizkaiko Aldundiak dagoeneko argitaratu du baserri hondakinen gaikako bilketako 2018ko egutegia.

Hala, informatu dute martxoaren 21ean, ekainaren 27an, irailaren 26an eta abenduaren 26an hondakin zoosanitarioak jasoko dituztela, goizez Orozkoko kooperatiban eta arratsaldez Ugao-Miraballeseko Agronerviónen. Halaber, hondakin horien bilketa ere egingo da martxoaren 22an, ekainaren 28an, irailaren 27an eta abenduaren 27an Igorreko Miban edo Lemoako Lur 2000an goizez eta Urduñako Almacenes Ruiz de Sarachagan arratsaldeko ordutegian.

Plastikoen bilketarako data bakarra egongo da, maiatzaren 21etik 25era. Azpimarratzekoa da ere artile bilketa zerbitzuan izena emateko epea uztailaren 2an irekiko dela eta 6ra arte iraungo duela. Horretarako 94 631 55 25 telefonora deitu beharko da.

Produktu fitosanitarioak urte osoan zehar jasoko dira Igorreko Garbigunean, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00ak arte eta 15:30etik 20:00ak arte. Larunbatetan gunea soilik goizez egongo da zabalik.

Egutegia ikusi (PDF 2,80 MB)